XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amodiozko gutunak 2. Segidan, lehenengo esaldian zerbait goxoa jarri behar da, bere interesa haseratik zure eskuetan geldi dadin.

Adibidez: lanbroa goiz sartu da gaur herrian eta zure oroimena ekarri dit mendietan behera.

3. Ondoren zerbait zurea kontatu, zerbait korrientea, presio emozionala gogorregia gerta ez dadin.

Adibidez: larunbatean folk jaialdi batetan izan ginen, oso ondo.

Bihar tronpeta jotzen ikasten hasi behar dut.

4. Oso ondo goaz. Baina berak zerbait gehiago espero du zure gutun horretaz.

Ez da notizi soil batzuekin konformatzen, eta azkar irakurtzen jarraitzen du zure konfesiño beroaren bila.

Zuk, sufri arazteko, amaierarako gorde duzu konfesioa.

Hori kontuz egin beharrekoa da.

Romantizismo askorekin, baina zerbaitetan zehaztuz.

Adibidez: Tronpeta ikasi nahi dut gero itsasertze batetan aurkitzen garenean kanta goxoak jotzeko, denak zuretzat.

Tronpeta ameslariak joko ditu gure maitasunaren akordeak.

Ondoren gehiago zehaztu behar da: Eta gure gorputzen melodia horren kontrapuntoa izango da.

Esaldi hauek oso poliki irakurriko ditu, seguru, azpian gordetzen duten esanahi guztia argitu nahian.

Baina ez diozu dena konkretaturik utzi behar.

Berari utzi aukera bat.

Adibidez: Gustatuko litzaidake berriro zu ikustea.

Esaidazu ea nahi al duzun, edo posible den.

Horrela bada, zeuk esan non eta noiz.

Eta azken azkenik zure asmoen aurrerapen bat.

Adibidez: badakizu, gutuna oso gauza hotza da, maitasuna bero mantendu behar da, bestela loreak neguan bezala, hil egiten da.

5. Amaitzeko musu bat, beti musu bat.

Gutunetan enzerraturik doazen musuek urte asko irauten dute bizirik.

Adibidez: Musu bat, Helena, zure gutunaren zai gelditzen naizen bitartean.

Eta barkatu nere letra txarra.

Eskolan oso maisu txarra eduki nuen.

Farrez geldituko da, zein sinpatikoa zaren pentsatuz eta non eta nola zitatuko zareten erabakitzen. PAKO ARISTI.

MINTZAGAIA - Inoiz idatzi duzu amodiozko gutunik? Nori?.

- Zuk idatzitako amodiozko gutun horiek irakurtzeko aukera bazenu, lotsatu egingo zinatekeela uste al duzu? Eta damutu?.

- Jaso al duzu inoiz amodiozko gutunik? Gordeta daukazu?.

- Adibide gisa, irakur ezazu ondoko eskutitza.